XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.a GAZTEEN JOERA IZATEA

Ori da Mitxelena`k bere burua el batuaren alde jartzeko, izan zuan arrazoia, arrazoi bakarra, bizitzatik artutako arrazoia razón biológica, beste motako arrazoirik arkitzen ez zuala aitortu ondorean.

dio Labayen`ek .

Gazte izatea ez da iñungo tokian arrazoi bat.

Ezta zarra izatea ere!.

Bai zarrek bai gazteek, batzuetan izaten dute arrazoi, eta beste batzuetan ez.

Eta arrazoirik ez dutenean arrazoi ematea, zarrei eta gazteei, guztiei, gaitz aundia egitea da.

Arrazoiak ez dira griñak bezela biologiazko gauzak, logikazkoak baizik.

Toki onean lirake gurasoak eta irakasleak, gazteen joerak diralako beti gazteen griñen alde jarri bearrean arkituko ba`lira!.